2 dic 2010

Oskorri


Oskorri folk musika taldea da, Euskal Herriko beteranoena. Sustraidun musika lantzen du 1972etik, "instrumentu tradizional eta modernuen arteko oreka" mantenduz. Ibilbide luze honetan, hainbat kide eta kolaborazio eduki du taldeak, baina hasieratik Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez Oskorrin egon dira. 1997an grabatu zuten bere 25. urteurreneko diskoa zuzenean, Getxon, eta 2007an 35.ekoa Bilbon.
Oskorri 1971n sortu zen, Deustuko Unibertsitatean emandako kantaldi baten harira.



Natxo de Felipe da garai hartatik taldean jarraitzen duen kide bakarra. Oskorri izena Gabriel Arestirekin batera sortutako Oskorri gaitz lehen ikuskizunetik dator. Ikuskizun hori erdi klandestinoa zen, eta oso leku gutxitan eman zuten. Oskorri sortzerakoan musika eta antzerkia uztartu nahi zituen egitasmoa zuten buruan. Nahiz eta betiere jarraitua eta emankorra izan den taldeak antzerkigintzarekin eduki duen harremana, musika talde bilakatu zen handik bi urtera Oskorri.
Eskuineko argazkiko pertsona Natxo de Felipe da.
"Hi ere dantzari" .1991.urtean publikatU zuten.
Oskorriren Gaztelugatxet abestia.


Furra furra abestia


Oskorrik 15 urte betetzen zituela-eta, bi emanaldi berezi egin zituen Bilboko Arriaga antzokian 1987ko martxoaren 21 eta 22an. Emanaldi horien grabazioetatik sortu zen taldearen zuzeneko lehen diskoa: Hamabost urte... etagero hau (Elkar, 1987). Taldearen emanaldietan lortzen zen berotasunaren lekuko zuzena da. Urte hartan bertan sortu zen handik hiru urtera gauzatu zen beste egitasmo garrantzitsu bat, Oskorriren kantutegia liburu bakarrean biltzea: Ehun ta hamaikatxo kantu (Elkar, 1990).

Taldearen 25. urtemuga ospatzeko 1996an Getxoko Folk Jaialdiko egitarauaren barnean egindako emanaldi entzutetsua izan zen taldearen unerik azpimarragarrienetakoa. Euskal Herriko (Joseba Tapia, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Ruper Ordorika...) zein atzerriko (Martin Carthy, Liam O'Flim, Gabriel Yacoub, Anton Reixa...) hainbat musikariren laguntzarekin, bere kantagintzari begiratu bat eman zioten; gerora, ikuzkizuna telebistarako saio eta disko bikoitz bilakatuko zen: 25 kantu urte (Elkar 1997). Oskorriren lanik arrakastatsuena da, ziurrenik.

Banda band (Elkar, 2007) taldearen 35. urtemuga ospatzeko taldeak kaleratutako 33. diskoa da. Berriro ere zuzeneko emanaldi bat, eta berriro ere Arriaga antzokian. Bilboko Udal Bandarekin batera grabatutako disko horretan, herri musika ulertzeko bi modu uztartzen dira: modu herrikoia eta modu akademikoa. Kantuei dagokienez, 25. urtemugako ospakizunetik kanpo geratutako taldearen hainbat kantu historiko berreskuratu zituzten.

1 comentario: